19.Korrikaren aurkezpena auzoan

Badator 19.Korrika eta zabalganan aurkezpena egingo zaio hurrengo urtarrilaren 29an 19:30etan auzo elkarteen lokalean (zabalgana hiribidea 46). Animatu parte hartzera!

10425443_1029512110398514_8723588699508483268_n

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Olentzero eta Mari Domingi

Abenduaren 19an 18:00etan Olentzero eta Mari Domingi auzora datoz! Etorri gurekin ongi etorria ematera eta ez ahaztu gutunak!

2014-12-12 10.21.54

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ostegunean faroltxoen kontzentrazioa

Ostegun honetan, abenduak 4, 19:00etatik 19:30etara auzoko hezkuntza publikoaren alde kontzentrazio bat burutzeko deialdia luzatu dute Zabalganan Hazi eta Hezikoek. Aipagarria, kontzentrazio hau burutzeko faroltxoak erabiliko direla. Parte hartzera animatzen zaituztegu!

10712933_1508883399378851_1903229296441577382_n

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Igandeak jai Zabalganan

Igande honetan, azaroak 30, hitzordua dugu zabalganako eskolan (nazio batuen hiribidea 10) . Izan ere, Igandeak Jai ‘familia giroan euskaraz’ egitasmoak egitarau erakargarri bat antolatu bait du arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ordu horretan bertan Asier Kidam-en eskutik ‘Jostailu magikoak’ izango dugu eta 18:00etatik aurrera ‘Esperimentu harrigarriak eta ponpa tailerrak’.

Animatu eta etorri igandean Zabalganako eskolara!2014-11-25 10.19.37

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Euskaralagunak

GASTEIZKO EUSKALDUNON SAREA. Topaketak. Zabalganan azaroaren 20an osteguna, 19:30etan auzo elkarteen lokaletan (zabalgana hiribidea 46).

Goazen guztion artean Gasteizko euskaldunon sarea osatzera! Zatoz proiektua ezagutzera eta zure ekarpena egitera!2014-11-17 11.28.39

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Tximeletak’ bideo emanaldia eta kolokioa

Larunbat honetan, azaroak 1, hitzordua dugu auzoan, IƱar gazte asanbladaren eskutik bideo emanaldi bat antolatuta dago eta horren ostean kolokio bat. Auzo elkarteen lokaletan (zabalgana hiribidea 46) izango da, goizeko 11:30etan hasita Tximeletak bideo emanaldia ikusi ahal izango dugu eta honen ostean kolokioaren txanda iritsiko da.

Parte hartzera animatzen zaituztegu! Bide batez, hona hemen auzoko gazte asanbladak zabaldu duen kartela:10475616_1496374397311025_1871319374872828168_o

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ostegun honetan pintxo-pote euskalduna!

Zabalganako Euskara Batzordea ere bueltan da eta deialdi berezi batekin datorkigu, izan ere, aurreko edizioetako arrakasta ikusita pintxo-pote euskalduna antolatu da ostegun honetarako, hilak 23.

Auzo elkarteetako lokaletan emango zaio hasiera arratsaldeko 18:30etan, bertan pintxoak eta edariak hartzeko aukera egongo delarik. Jarraian, jai giroan auzoko beste taberna batzuk bisitatuko ditugu.

Animatu eta parte hartu pintxo-pote euskadun honetan, goazen auzoa euskaraz bustitzera!

pintxo pote kartela2

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ikastaroen matrikulazioa zabalik!

Aurtengo ikasturteari hasiera emateko gure ikastaroen informazioarekin gatozkizue. Aurreko urteetan izan duten arrakasta ikusita, mintza-praktika eta euskal dantzak mantentzea erabaki dugu. Oraingoan berrikuntza txiki bat ere badago, euskal dantzen ikastaroan bi maila egitea erabaki dugu, alde batetik arlo honetan berriak direnentzako zuzenduta egongo den “hastapen” mailako ikastaroa eta bestetik maila “aurreratua”, dantzetan denbora bat daramatenei zuzendutakoa alegia.

Matrikulazioa gaur bertan zabaldu dugu, egin beharrekoa oso erraza da. Email bat bidali zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidera zuen izen-abizenekin, aukeratu duzuen ikastaroa (euskal dantzen ikastaroa bada, zehaztu hastapen maila edo aurreratua nahi duzuen) eta kontakturako telefono bat.

Aurreko urteetan bezala bi matrikulazio egongo dira, lehenengoa urriaren erdialdetik otsailera bukaerara arte iraungo duena eta bigarrena martxotik ekainaren bukaerara artekoa. Bakoitzaren prezioa 35 eurokoa izango da.

Ikastaroen hasiera data:

-Mintza-praktika (urriaren 21ean asteartea)

-Euskal dantzak (urriaren 17an ostirala)

Beste edozein zalantza izan ezkero jarri gurekin kontaktuan zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidean.

zabalgain ikastaroen matrikulazioa 1415

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

ZABALGANAKO JAIAK 2014

Jaiak heltzear dauden honetan Zabalgain Kultur Elkartetik uztailaren 17, 18, 19 eta 20an auzoan ospatuko ditugun jaien kartel nagusia, egitarau osoa, gazte egunarena eta haur-gurasoen olinpiadena jartzeaz gain, gurekin batera jai herrikoi, euskaldun eta parte hartzaile hauetan euskaraz bizitzera animatzen zaituztegu. Oso ondo pasatzea opa dizuegu, aukera sorta ederra dago eta!

2014-06-14 18.49.47 2014-06-30 21.06.46 2014-07-01 21.14.57txorrosolo olinpiadak

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Udalekuak Txorrosoloren eskutik

Aurten ere auzoko txikienek euskarazko udalekuak izango dituzte Zabalgana auzoan bertan, beste behin Txorrosolo aisialdi taldearen eskutik. Ekainaren 30a eta uztailaren 6a bitartean ziango dira, goizero 10:30etatik 13:30etara.

Izena emateko bidali posta elektroniko bat txorrosolo@gmail.com helbidera eta informazio guztia jakinaraziko dizuete. Zabalgainetik auzoko txikienak aisialdiaz euskaraz gozatzea bultzatzera animatzen zaituztegu!

10487249_1429129544033185_8523245600840924127_n

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun