Lehenengo ikastaroak martxan

Iragarri bezala, pasa den hilean abian jarri zen ikasturte honetako lehen bi ikastaroetan apuntatzeko matrikulazio kanpaina: mintza-praktika eta euskal dantzak. Esan beharra dago kanpiana hau oso arrakastatsua izan dela, eta dagoeneko bi taldeak martxan daude. Mintzan 14 ikasle daude apuntaturik guztira, eta dantza taldean 23, hala ere, zenbaki hauek are handiagoak izan zitezkeen, zeren eta oraindik ere ari da jendea apuntatzen. Izan ere, izena emateko epea amaitu ez denez, aukera dago oraindio tailer hauetan parte hartzeko. Gogoratu mintza astelehen eta asteazkenetan dela, 19:00etatik 20:00etara, Zabalganako auzo elkarteen lokaletan, eta dantzak ostiraletan 18:00etatik 19:30etara auzoko elizan.

Gutxi barru ekimen eta iharduera berriak antolatuko dira auzoan euskara praktikatu eta zabaldu dadin. Anima zaitezte guztietan parte hartzera!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*