Mendi irteerak hasi dira!!

Iragarri genuen bezala, dagoeneko martxan jarri ditugu auzokideontzako euskarazko mendi irteerak, heldu zein umeentzakoak. Lehenengoa datorren maiatzaren 12an izango da, Pagomakurretik Supelegorretara, non kobak bisitatzeaz gain haiei lotutako mitologian murgilduko garen.

Goizeko 8:00etan E´leclerc sumermerkatuan geratuko gara guztion artean kotxeetan nola joan antolatzeko, zenbat auto dauden ikusita. Ondoren, Pagomakurrerantz abiatuko gara astiro-astiro (Zeanuri ondoan dago). Bertan kotxeak utzi eta ibilalditxoari ekingo diogu; ordu gutxiko paseoa da, ez oso zaila. Supelegorreta ingurura ailegatzean kobaren batean murgilduko gara, betiere gidariaren agindupean. Han nonbait ere bazkalduko egingo dugu, beraz ogitartekoak prest! eta oso berandutu gabe, astiro-astiro berriro hasiko dugu itzulia; izan ere, asmoa da Zabalganara iristea ez oso berandu, arratsalde partean.

Etortzekotan bazaudete, ohar pare bat:

Umeak ekarri nahi izanez gero, gomendatzen dugu gutxienez 6-7 urtetik gora izatea, eta gurasoek-edo lagunduta; ibilbidearen ezaugarriak direla eta.

-Aholkatzen dugu eramatea: jan eta edatekoa, txubaskeroak, mendiko arropa, eta linterna

Apuntatzeko bidaliguzue gure helbidera zenbat kide joango zareten (izenak-edo) eta kotxea eramateko aukerarik daukazuen ala ez, eta hasiko gara zuekin harremanetan jartzen: zabalgain.kulturekimena@gmail.com

ANIMA ZAITEZTE MENDIAZ ETA MITOLOGIAZ GOZATZERA!!

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*