Mendi irteera mitologikoaren bideo muntaia

Maiatzaren 12an Zabalgain Kultur Ekimenetik burutu genuen mendi irteera mitologikoaren bideo muntaia egin digute. Oso polita da, eguneko argazkia eta bideoak, aipatu ziren pertsonaia mitologikoen irudiekin nahastuz lortzen den emaitza.

Bide batez eskerrak eman nahi genizkieke etortzera animatu ziren guztiei eta bereziki Montxori, bideo muntaia egiteaz gain aditu moduan egindako lanagatik eta planifikazio bikainagatik.

Hona hemen bideoa: Mendi irteera mitologikoa (Itxina, maiatzak 12)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*