Zabalganako jaiak 2012

Zabalgana auzoko jaiak uztailaren 13, 14 eta 15ean izango dira eta egitarau zabal batez osaturik egongo dira. Aurten, lehenengo aldiz, Zabalgain Kultur Elkartea auzoko jaiak antolatzen dituen Jai Batzordearen parte izan da eta beste elkarteekin batera lanean jardun du ahalik eta egitarau erakargarriena sortzeko asmotan.

Jarraian jaien egitarau osoa jakinarazten dizuegu eta bide batez, jaiak osatzen dituzten ekintza ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Egitaraua:

OSTIRALA 13

19:00etan: Jaien hasiera. Txupinazoa, Txalamakoren perkusio ikuskizuna eta Gargantua. (Jai gunean, Zuazo de Vitoria kalea)

Kale animazio musikala auzoan zehar.

20:00etan: “Oliver Magic Show”-ren Bidaia Magikoa Munduan zehar ikuskizuna (Labastida enparantzan).

21:00-22:30 bitartean: Blues-Country kontzertua “Reckon Akoustis Trío” Nazio Batuen Hiribidea 9, La Taberna del Kutok babestua eta antolatua.

21:30etan: Kontzetuak (Jai eremuan, Zuazo de Vitoria kalea)
Egarriz + Siroko + Potato + DJ Tr3ce.

 

LARUNBATA 14

Egun guztian zehar Eskibel pasealekuan:

Haurrentzako puzgarriak, eskulan merkatua eta gizarte eragileen stand informatiboak

9:00etatik aurrera: 3×3 saskibaloi txapelketa Mahatma Gandhiko zelaian eta Fubol 5 txapelketa Juan Pablo II-ko zelaietan.

11:00etan: Umeentzako txokolatada.

11:00-14:00 bitartean: Musika animazioa Kilkir Txarangaren eskutik.

11:30etan: Haurrentzako tailerrak: Txalaparta, horma-margoketa partehartzailea eta dantzaplazan.

12:00etan: Haurrentzako Herri Kirolak.

13 etatik 15 etara: Sardinada herrikoia, Santana Cafe-k antolatuta, Juan Pablo II Pasealekuan, 12 zkia. Babeslea: Pescaderia Ania.

13:30etan: Haurrentzako apar-jaia (bainu jantzia eta toaila ekartzea gomendatzen da).

16:00etan: S’cooterxtreme en eskutik, S’cooter eta Freestyle erakustaldi eta txapelketa. (Eskibel pasealekuko Skate gunean).

17:00-18:00 bitartean: Haurrentzako aerobic-a, aurpegi margoketak eta “tattoo”-ak Ana Estévez estetizistaren eskutik, Eskibel pasealekuan.

18:00etan: Haurrentzako globoflexia tailerra eta magia ikuskizuna.

18:00-19:30 bitartean: Hegazti Harraparien erakustaldia Araba Green Falcons-en eskutik Nazio Batuen Hiribidea 23, Café Vitaek babestua eta antolatua.

19:00etan: Wushu erakustaldia YOU CH’ING Chinako lagunen elkartearen eskutik (Labastida enparantzan).

20:00etan: Capoeira erakustaldia Candeias Taldearen eskutik. (Labastida enparantzan).

20:30etan: Pop-rock kontzertua, Lurking Dublin House tabernak babestua eta antolatua, Unesco pasealekua 6.

21:00etan: Dantzaldia Koxkor Taldearen eskutik.

23:00etan: Su artifizialak (jai eremu ondoan) eta berbena Koxkor Taldearen eskutik.

IGANDEA 15

10:30etan: Taichi tailer familiarra YOU CH’ING Chinako lagunen elkartearen eskutik (Labastida enparantzan).

11:30etan: Capoeira tailer familiarra Candeias Taldearen eskutik (Labastida enparantzan).

12:00etan: Helduentzako aerobic saioa.

12:30etan: Aeromodelismo eta helikoptero erakustaldia Club Cóndorren eskutik (jai eremu ondoan).

13:00-14:30 bitartean: Vermouth-kontzertua “Jazz & funk Organ Freeman” Nazio Batuen Hiribidea 9, La Taberna del Kutok babestua eta antolatua.

18:00etan: Haurrentzako Ipuin Kontalaria, Joxemari Carrere (Labastida enparantzan).

19:00etan: Panta Rheiren eskutik antzerki familiarra (Labastida enparantzan).

20:30etan: Haurrentzako ikuskizun musikal partehartzailea Animadora Iratxeren eskutik. (Jai eremuan).

21:30etan: Jai bukaeren traka.

**“Osteguna 12 eta astelehena 16 salneurri herrikoiak barraketan”

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*