Laster ikastaroak martxan…

Oporretatik bueltan gauden honetan, Zabalgain Kultur Elkartea berriz martxan dago. Iaz antolaturiko tailerren arrastak  behar duen bultzada eman dio elkarteari lanean segitzeko, eta aurten ere iharduerak antolatzen segituko dugu Zabalganako auzokide guztiontzat.

Hartara, aurreko ikasturtean bideratutako euskal dantza eta mintza-praktika ikastaroak aurten ere auzora zabaltzeko asmo finkoa dugula jakinarazi nahi dizuegu. Eta, era berean, mendi martxak antolatzen eta auzoan burutzen diren bestelako ekimenetan parte hartzen jarraituko dugu. Bestalde, ekimen berriren bat ere aurrera eraman nahiko genuke, betiere Zabalganan euskara eta euskal kultura sustatzeko heburuaz.

Laster izango duzue ikastaroen berri, adi egon!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*