2012-2013 ikasturteko tailerrak martxan!!

Iragarri genuen bezala, aurten ere tailerrak martxan ipini ditugu; momentuz iazko berdinak eskainiko dira: euskal dantzak eta mintza-praktika, eta aurrerago ikusiko da zein aukera dagoen bestelakorik antolatu ahal izateko. 

 MINTZA-PRAKTIKA tailerra astearte eta ostegunetan izango da, 18:30etik 19:30era, Zabalganako auzo elkarteen lokaletan(Zabalgana Etor. 46). Matrikula 30 euro dira kurtso erdirako(otsailera arte, eta otsailetik uztailera: beste 30 euro). Eta eskolak azaroaren 13an hasiko dira.

EUSKAL DANTZAK tailerra ostiraletan izango da, 18:00etik 19:30era, Zabalganako elizan(Mediterraneo Etor.) Matrikula 30 euro dira kurtso erdirako(otsailera arte, eta otsailetik uztailera: beste 30 euro). Eta eskolak azaroaren 16an hasiko dira.

Halatan, dagoeneko matrikulazio kanpaina hasia da, eta nahi duzuen unetik apuntatzea daukazue bi tailerretan. Hau besterik ez da egin behar, bidali gure helbidera(zabalgain.kulturekimena@gmail.com)honako hau:

-Zure izen-abizenak

-Nahi duzun tailerra

-Kontaktu-telefonoa

Eta zuekin harremanetan jarriko gara informazio guztia eskaintzeko.

Anima zaitezte eta parte hartu!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*