Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara datoz!

Gabonak gerturatzen ari diren honetan, abenduaren 21ean Olentzero auzoan izango dela jakinarazi nahi dizuegu. Aurten gainera Mari Domingirekin batera egingo digu bisita.

Iaz egin zen moduan, txalaparta doinuekin egingo zaie harrera Zabalganako basotik irtetzen direnean (Bulevar de Mariturri 26an) arratsaldeko 18:00etan eta dantzen bitartez ongi etorria eskaini eta gero musikadun giro ezin hobean Zabalganako eskolarainoko bideari ekingo zaio. Bertan, gutunak emateko aukera egongo da, abestu eta dantzatu ostean txokolatada erraldoi batekin emango zaio bukaera.

Ostiralean elkar ikustea espero dugu, eta ez ahaztu gutunak!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*