Martxoak 9an jaialdia

Martxoaren 9an, larunbata, Zabalgain Kultur Elkartetik jaialdi bat antolatu dugu Gasteizko Gaztetxean.

22.00etan emango zaio hasiera gehienbat euskal-afrikar doinuak uztartuz kultur aniztasuneko musika egiten duen HARRESIAN ZULO taldearen kontzertuarekin. Kontzertuaren ostean musika ezin hobearekin giroa berotuko dugu eta nahi duenak parrandatxoa egiteko aukera izango du.

Zabalgainetik zuek guztiok gonbidatzen zaituztegu gure jaialdira gerturatzera, gozatzera eta primeran pasatzera. Martxoaren 9an zuen zain egongo gara, animatu!

kontzertu kartela

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*