Azaroaren 28an pintxo-pote euskalduna!

Korrika-k euskal herria zeharkatu behar zuela eta, auzo mailan bultzada emateko sortu zen ‘Zabalganan euskara zabalduz’ batzordea, non jende kopuru polita bildu izan garen bilera ezberdinetan, auzoko elkarteez gain (Zabalgain, Zabalgana Batuz eta Txorrosolo) auzoko norbanako dezentek ere gogotsu ekin dioten lanari.

Ordutik etenik gabe elkartzen eta lanean ibili den batzorde honetatik Zabalganako Korrika jaia eta Korrika kilometroa bera antolatzeaz gain, auzoko denda eta tabernetan euskararen presentzia handitzeko asmotan ‘Giro onean’ eta ‘Eskerrik asko’ kanpainaren zabalpenean aritu izan da Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean.

Azken kanpaina honekin batera eta zabalganako denda eta taberna guztiak bisitatu ostean, euskarak komertzio desberdinetan bizi duen errealitatearen islada eman da, bai idatzizko arloan zein ahozkoan. Eta honen harira, euskara batzordetik deialdi berri bat luzatu dute, auzo mailako pintxo-pote euskaldun bat alegia.

Azaroaren 28an izango da, osteguna, auzoko ohiko pintxo-potearen mugimendua aprobetxatuz adin guztietako bizilagunei luzatutako eta musikaz girotutako pintxo-pote euskaldun bat hain zuzen ere. Hitzordua 19:00etan ezarri da auzo elkarteen lokalen kanpoaldean (zabalgana hiribidea 46).

Zabalgain Kultur Elkartetik auzoko eta inguruetako euskaltzale guztiak gonbidatzen zaituztegu gurekin batera ekimen honetan parte hartzera. Animatu!

Pintxo-pote Zabalgana (3)

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*