Hilabetekako artxiboa: abendua 2013

Araudi berriaren inguruko bizikleta ikastaro praktikoa

Gabonak gertu ditugula eta zuetako askok oporretan egongo zaretenez, Zabalgain Kultur Elkarteak tailer berezi bat proposatzen dizue. Gero eta auzokide gehiago bizikletaz mugitzen gara hirian zehar. Batzuk beharrak bultzatuta, baina gehienak, Gasteizen ibiltzeko aukerarik egokiena dela uste dugulako. Martxa honetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’

Lehenik Zabalganan eta ondoren Judimendin egin zen moduan, igande honetan abenduak 22 arratsaldeko 17:00etatik aurrera ‘IGANDEAK JAI familia giroan euskaraz’-en egitasmoaren deialdi berri bat daukagu SALBURUAko Ikastetxean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara datoz!

Urtero bezala, gabonak gerturatzen ari diren honetan, Olentzero eta Mari Domingi gure auzora datoz. Abenduaren 20an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ordu horretan bertan egingo zaie ongi etorria zabalganako basotik (mariturriko bulebarreko 26.zenbakitik), dantzak, txalaparta, txistu eta trikitixen doinuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Gaur astelehena, Zabalgain Hala Bedi Irratiko ‘Zebrabidea’ saioan

Gaur arratsaldean Hala Bedi Irratiko ‘Zebrabidea’ saioan egongo gara, 18:15ak aldera elkarrizketa egingo baitigute. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Zebrabideako lagunei Zabalgain Kultur Elkartearen nondik norakoak uhinen bidez zabaltzeko aukera emateagatik, mila esker!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun