Hilabetekako artxiboa: otsaila 2014

Ikastaroen 2.matrikulazioa zabalik!

Gure ikastaroetan izena emateko epea zabalik da, martxan dugu euskal dantza zein mintza-praktika tailerretako 2.matrikulazio kanpaina. Gogoratu: -Euskal dantzak: Ostiraletan 18:00etatik 19:30etara (zabalganako eskolan)        -Mintza praktika: Ostegunetan 18:30etatik 20:30etara (auzo elkartean) Dagoeneko ikastaroetan izena emanda zaudetenok gure kontu korrontean 30 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Gure Esku Dago” ekimena Zabalganan

Aste honetan Gure Esku Dago ekimenak hainbat deialdi zabaldu ditu Gasteizen zehar eta haietariko bat gure auzoan burutuko da. Ostegun honetan, hilak 20, arratsaldeko 19:00etatik aurrera informazio puntu bat ezarriko da Labastida plazan, bertan ekainean Durango eta Iruñea lotuko dituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Helduentzako ipuin saioa euskaraz

Zabalgainek beste elkarte eta norbanakoekin batera osatzen duen Zabalganako Euskara Batzordeak ekimen berri bat antolatu du igande honetarako, helduentzako ipuin saioa euskaraz. Itziar Rekalderen “La donna inmovile” saioa hain zuzen ere, esan bezala, igande honetan otsailak 16, arratsaldeko 19:00etan auzoko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Zinema euskaraz

Txorrosolo aisialdi taldeak otsailaren 15ean euskarazko filme bat eta horren osteko tailerra eskainiko du 3 urtetik aurrerakokoentzat. Goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da zabalganako auzo elkartean. Aukera bikaina txikiek aisialdiaz euskaraz gozatu dezaten, hemendik zuek guztiok gonbidatzen zaituztegu zuen seme-alaba, senide, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Zabalganako gazteen lehen asanblada irekia

Zabalganako Gazte Asanblada sortzeko lehenengo deialdi irekia luzatu dute gazteek. Bideo bat ere plazaratu dute, non hainbat iritzi entzun daitezkeen: http://youtu.be/W4xSEd-9xng Zabalgainetik babes osoa eskaintzen diegu eta auzoko gazte guztiak otsailaren 14an ostirala arratsaldeko 18:30etan auzo elkartera gerturatzera animatzen ditugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Sagardotegia 2014

Zabalgainetik sagardotegia antolatu genuen otsailaren 8an Aramaion. “Aramaixo baserri berri” proiektukoek herria erakutsi eta bertako proiektua aurkeztu ziguten, ekonomatoa ere bisitatu genuelarik. Ondoren Iturrieta sagardotegian lehenengo txotxak egin eta bazkaldu genuen. Bertan Txalamakoren txalaparta soinuez gain trikitixa doinuak ere entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun