Ikastaroen 2.matrikulazioa zabalik!

Gure ikastaroetan izena emateko epea zabalik da, martxan dugu euskal dantza zein mintza-praktika tailerretako 2.matrikulazio kanpaina. Gogoratu:

-Euskal dantzak: Ostiraletan 18:00etatik 19:30etara (zabalganako eskolan)        -Mintza praktika: Ostegunetan 18:30etatik 20:30etara (auzo elkartean)

Dagoeneko ikastaroetan izena emanda zaudetenok gure kontu korrontean 30 euroko diru sarrera burutu besterik ez duzue egin behar eta klasera orain arte bezala joaten jarraitu, ez dago etenik.

Berriak zarenetenok edo interesatuta zaudetenok, email bat bidali zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidera zein ikastaroetan interesatuta zaudeten adierazteko zuen izen-abizen eta telefonoarekin. Guk email bidez emango dizuegu informazio guztia eta prest agertzekotan kontu korrontean dirua sartu eta zuzenean klaseetara joan besterik ez duzue egin behar.

Animatu gurekin zabalganan euskal dantzak eta euskara praktikatzera! Kartela uzten dizuegu:zabalgain ikastaroak bigarren matrikulazioa

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*