Euskaraz Bizi eguna Gasteizen!

Gogoratu larunbat honetan, apirilak 5, Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dela Gasteizen. Egun osoko egitarau batekin datorkigu gainera, aparta benetan.

Goizean, 11etatik aurrera Porrotx pailazoa izango da matxete enparantzan, ondoren 14:30etan herri bazkari erraldoia egongo da Landatxon (tiketak 13 eurotan Txapelarri, Erdizka edo Koxka tabernetan). 18:00etan manifestazioa Andra Mari Zuritik “Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz Bizi!” lelopean. 20:00etatik aurrera Dantza Plaza, Gose eta Tximeleta.

Guzti honi egunean zehar kalea animazioa, herri kirolak, umeentzako tailerrak, dantzariak, ttek elektrotxaranga, gasteiz kantuz, etab. gehitu behar zaizkio. Gu bertan izango gara, beraz, deialdia zabaltzen dizuegu… animatu eta parte hartu! Euskaraz Bizi!1966120_620648128025403_103447496_o

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*