Euskararen eguna Zabalganan!

Hurrengo larunbatean, hilak 17, euskararen eguna ospatuko da gure auzoan, goizeko 11:00etatik 14:00etara zabalduko da eta Zabalganako eskolako polikiroldegia izango du jo puntua.

Zabalgain gainontzeko elkarte eta norbanakoekin batera partaide den Zabalganako Euskara Batzordeak antolatutako eguna da maiatzaren 17ko hau eta asmoa Korrika ospatzen ez den urteetan euskarak merezi duen ospakizuna izatea auzoan.

Kartela jarraian utzita bertan gurekin batera parte hartzera animatzen zaituztegu! Larunbatean zabalganako euskaldunok hitzordua dugu, ez hutsik egin!
2014-05-07 17.41.25

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*