Ikastaroen matrikulazioa zabalik!

Aurtengo ikasturteari hasiera emateko gure ikastaroen informazioarekin gatozkizue. Aurreko urteetan izan duten arrakasta ikusita, mintza-praktika eta euskal dantzak mantentzea erabaki dugu. Oraingoan berrikuntza txiki bat ere badago, euskal dantzen ikastaroan bi maila egitea erabaki dugu, alde batetik arlo honetan berriak direnentzako zuzenduta egongo den “hastapen” mailako ikastaroa eta bestetik maila “aurreratua”, dantzetan denbora bat daramatenei zuzendutakoa alegia.

Matrikulazioa gaur bertan zabaldu dugu, egin beharrekoa oso erraza da. Email bat bidali zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidera zuen izen-abizenekin, aukeratu duzuen ikastaroa (euskal dantzen ikastaroa bada, zehaztu hastapen maila edo aurreratua nahi duzuen) eta kontakturako telefono bat.

Aurreko urteetan bezala bi matrikulazio egongo dira, lehenengoa urriaren erdialdetik otsailera bukaerara arte iraungo duena eta bigarrena martxotik ekainaren bukaerara artekoa. Bakoitzaren prezioa 35 eurokoa izango da.

Ikastaroen hasiera data:

-Mintza-praktika (urriaren 21ean asteartea)

-Euskal dantzak (urriaren 17an ostirala)

Beste edozein zalantza izan ezkero jarri gurekin kontaktuan zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidean.

zabalgain ikastaroen matrikulazioa 1415

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude