Ostegun honetan pintxo-pote euskalduna!

Zabalganako Euskara Batzordea ere bueltan da eta deialdi berezi batekin datorkigu, izan ere, aurreko edizioetako arrakasta ikusita pintxo-pote euskalduna antolatu da ostegun honetarako, hilak 23.

Auzo elkarteetako lokaletan emango zaio hasiera arratsaldeko 18:30etan, bertan pintxoak eta edariak hartzeko aukera egongo delarik. Jarraian, jai giroan auzoko beste taberna batzuk bisitatuko ditugu.

Animatu eta parte hartu pintxo-pote euskadun honetan, goazen auzoa euskaraz bustitzera!

pintxo pote kartela2

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude