Egilearen artxiboa: Zabalgain

Euskararen eguna Zabalganan!

Hurrengo larunbatean, hilak 17, euskararen eguna ospatuko da gure auzoan, goizeko 11:00etatik 14:00etara zabalduko da eta Zabalganako eskolako polikiroldegia izango du jo puntua. Zabalgain gainontzeko elkarte eta norbanakoekin batera partaide den Zabalganako Euskara Batzordeak antolatutako eguna da maiatzaren 17ko hau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Euskaraz Bizi eguna Gasteizen!

Gogoratu larunbat honetan, apirilak 5, Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dela Gasteizen. Egun osoko egitarau batekin datorkigu gainera, aparta benetan. Goizean, 11etatik aurrera Porrotx pailazoa izango da matxete enparantzan, ondoren 14:30etan herri bazkari erraldoia egongo da Landatxon (tiketak 13 eurotan Txapelarri, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Pintxo pote euskalduna zabalganan!

Datorren martxoaren 27an osteguna, euskara batzordetik antolaturiko pintxo pote euskalduna ospatuko da gure auzoan. Deialdia 18:30etan ezarri da auzo elkarteen lokaletan (zabalgana hiribidea 46) eta segidan auzoko hainbat tabernetatik igaroko da musikaz giroturik. Anima zaitezte gurekin batera parte hartzera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ikastaroen 2.matrikulazioa zabalik!

Gure ikastaroetan izena emateko epea zabalik da, martxan dugu euskal dantza zein mintza-praktika tailerretako 2.matrikulazio kanpaina. Gogoratu: -Euskal dantzak: Ostiraletan 18:00etatik 19:30etara (zabalganako eskolan)        -Mintza praktika: Ostegunetan 18:30etatik 20:30etara (auzo elkartean) Dagoeneko ikastaroetan izena emanda zaudetenok gure kontu korrontean 30 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Gure Esku Dago” ekimena Zabalganan

Aste honetan Gure Esku Dago ekimenak hainbat deialdi zabaldu ditu Gasteizen zehar eta haietariko bat gure auzoan burutuko da. Ostegun honetan, hilak 20, arratsaldeko 19:00etatik aurrera informazio puntu bat ezarriko da Labastida plazan, bertan ekainean Durango eta Iruñea lotuko dituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Helduentzako ipuin saioa euskaraz

Zabalgainek beste elkarte eta norbanakoekin batera osatzen duen Zabalganako Euskara Batzordeak ekimen berri bat antolatu du igande honetarako, helduentzako ipuin saioa euskaraz. Itziar Rekalderen “La donna inmovile” saioa hain zuzen ere, esan bezala, igande honetan otsailak 16, arratsaldeko 19:00etan auzoko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Zinema euskaraz

Txorrosolo aisialdi taldeak otsailaren 15ean euskarazko filme bat eta horren osteko tailerra eskainiko du 3 urtetik aurrerakokoentzat. Goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da zabalganako auzo elkartean. Aukera bikaina txikiek aisialdiaz euskaraz gozatu dezaten, hemendik zuek guztiok gonbidatzen zaituztegu zuen seme-alaba, senide, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Zabalganako gazteen lehen asanblada irekia

Zabalganako Gazte Asanblada sortzeko lehenengo deialdi irekia luzatu dute gazteek. Bideo bat ere plazaratu dute, non hainbat iritzi entzun daitezkeen: http://youtu.be/W4xSEd-9xng Zabalgainetik babes osoa eskaintzen diegu eta auzoko gazte guztiak otsailaren 14an ostirala arratsaldeko 18:30etan auzo elkartera gerturatzera animatzen ditugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Sagardotegia 2014

Zabalgainetik sagardotegia antolatu genuen otsailaren 8an Aramaion. “Aramaixo baserri berri” proiektukoek herria erakutsi eta bertako proiektua aurkeztu ziguten, ekonomatoa ere bisitatu genuelarik. Ondoren Iturrieta sagardotegian lehenengo txotxak egin eta bazkaldu genuen. Bertan Txalamakoren txalaparta soinuez gain trikitixa doinuak ere entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Santa Ageda

Aurten ere, iaz egin genuen bezala, otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugu auzoko kaleetan zehar. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan ezarri dugu Mainton tabernako plazatxoan (Eskibel pasealekua 11) eta hemendik gurekin batera kantatzera etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu auzoko haur zein … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun