Zabalganako Osasun Zentro berria

Aste honetan bertan burutu da Zabalganako Osasun Zentro berriaren inaugurazioa, astelehenean hain zuzen ere. Asteartean ate irekiko jardunaldia egon ostean, atzo hasi zuen martxa zentro berriak.

Zabalganako Euskara Batzordetik kanpaina bat burutu genuen, auzokideek mediku euskalduna eskatzeko eskubidea dutela jakinarazten duten eskuorriak banatuz, goizez eta arratsaldez hainbat ordutan jarraipena izan zuena.

Hemendik, oihartzuna eman nahi diogu kanpaina honi, horretarako atzo banatutako eskuorria uzten dizuegu eta bide batez zuek denok mediku euskalduna eskatzera animatzen zaituztegu.

osasun zentroa euskuorria

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Araudi berriaren inguruko bizikleta ikastaro praktikoa

Gabonak gertu ditugula eta zuetako askok oporretan egongo zaretenez, Zabalgain Kultur Elkarteak tailer berezi bat proposatzen dizue.

Gero eta auzokide gehiago bizikletaz mugitzen gara hirian zehar. Batzuk beharrak bultzatuta, baina gehienak, Gasteizen ibiltzeko aukerarik egokiena dela uste dugulako. Martxa honetan jarraitzeko, Udalak aldatu berri duen araudia luzatu nahi dizuegu. Horretarako aditu batek bizikleta ikastaro praktikoa emango du.

-Noiz: Urtarrilak 2 osteguna

-Non: Auzoko Elkartearen Atarian (Zabalgana Etorbidea 46)

-Ordua: Goizeko 11etatik 13:30etara

-Beharrezkoa: Bizikleta eta kaskoa (gomendagarria)

-Adina: 12 urtetik gora

Interesa daukazuenok, bidali zuen Izen Abizenak eta NAN zenbakia helbide honetara abenduaren 26a baino lehen.

zabalgain.kulturekimena@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’

Lehenik Zabalganan eta ondoren Judimendin egin zen moduan, igande honetan abenduak 22 arratsaldeko 17:00etatik aurrera ‘IGANDEAK JAI familia giroan euskaraz’-en egitasmoaren deialdi berri bat daukagu SALBURUAko Ikastetxean.

abendua_irrienlagunak

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara datoz!

Urtero bezala, gabonak gerturatzen ari diren honetan, Olentzero eta Mari Domingi gure auzora datoz. Abenduaren 20an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ordu horretan bertan egingo zaie ongi etorria zabalganako basotik (mariturriko bulebarreko 26.zenbakitik), dantzak, txalaparta, txistu eta trikitixen doinuak uztartuz kalejira bat hasiko da Zabalganako Eskolarako bidean.

Eskolako kiroldegian, Armentia eta Zabalganako haurrek dantza desberdinak eskainiko dizkiete Olentzero eta Mari Domingi-ri. Txokolate beroa ere egongo da bertaratzen diren guztientzako, garaiko hotzari nolabait lagunduko diolakoan. Olentzerori gutunak emateko aukera ere izango dute ume zein nagusiek.

Oro har jaialditxo polita izango dugu datorren ostiralean, Zabalganako Olentzero eta Mari Domingi batzordea osatzen dugun elkarteok antolaturikoa, nola ez, beste elkarteen laguntza ezinbestekoarekin. Gurekin batera Olentzero eta Mari Domingi agurtzera gonbidatzen zaituztegu. Gogoratu, ostiralean arratsaldeko 18:00etan zabalganako basoan. Ez ahaztu gutunak!

OLENTZERO _2013_02

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Gaur astelehena, Zabalgain Hala Bedi Irratiko ‘Zebrabidea’ saioan

Gaur arratsaldean Hala Bedi Irratiko ‘Zebrabidea’ saioan egongo gara, 18:15ak aldera elkarrizketa egingo baitigute.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Zebrabideako lagunei Zabalgain Kultur Elkartearen nondik norakoak uhinen bidez zabaltzeko aukera emateagatik, mila esker!

hala bedi logo

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

EUSKARAK 365 EGUN, Gasteizen.

1949an Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3a, hurbil dugu. Urte osoan euskaraz bizi nahi dugunontzat egun garrantzitsua da abenduaren 3a, baina hurrengo egunak, asteak eta hilabeteak ere garrantzitsuak direla ez dugu ahazten.

Euskaldun bizi gara eta euskaltzale gara urte osoan, eta hori aldarrikatu nahi dugu, 365 egunetan. Euskaldunok Gasteizko kaleak, dendak, tabernak… hartzeko gonbitea da hau. Urte osoa euskararen egun bihurtzeko eta aldarrikatzeko deia, plaza euskaraz betetzeko deia.

Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herriko 30 guneetan koordinatutako ekimena da aurten ‘EUSKARAK 365 EGUN’ eta Gasteizen GEU elkarteak hartu du kudeatzeko ardura beste hainbat eragilerekin elkarlanean, tartean gu geu, Zabalgain Kultur Elkartea.

365gasteizbanner

‘KARTEL-JIRA’, argazkiak eta gehiago

  • ‘EUSKARAK 365 EGUN’ lelodun kartelak zabalduko dira. Kartelak taberna, denda, eskola, kultur-etxetan banatu eta kalean pegatuko dira.
  • ‘EUSKARAK 365 EGUN’ leloarekin argazkiak atera eta 365egun.eu webgunera igoko dira.
  • Hainbat eragilek antolatutako ekintzekin koordinatuta.
  • GASTEIZ [ekitaldi nagusia]. Abenduaren 2an, astelehenean. GEU elkarteak antolatuta
    • ‘EUSKARAK 365 EGUN’ KARTEL-JIRA, ARGAZKIA eta TRIKI-POTEOA. 20.00etan, Arka plazan (Ibiltariaren ondoan)
  • ZABALGANA. Azaroaren 28an, ostegunean. ‘Zabalgana euskara zabalduz’ batzordeak antolatuta (Zabalgain, Zabalgana Batuz eta Txorrosolo) 
    • PINTXO POTE EUSKALDUNA + ‘EUSKARAK 365 EGUN’ KARTEL-JIRA. 19.00etan, Zabalganako Auzo elkartearen bulegoan (Zabalgana Hiribidea 46)

     

  • SALBURUA. Azaroaren 29an, ostiralean. Sarburu Kultur Elkarteak antolatuta
    • ‘EUSKARAK 365 EGUN’ KARTEL-JIRA. 20.30ean, Averiado Tabernan
    • BERTSO-AFARIA. 22.00etan, Averiado Tabernan. (Salburua Boulevarra 56)
  • LAKUA. Abenduaren 3an, asteartean. AEK euskaltegiak antolatuta
    • NAPOKA IRIA, musika. 10.30ean, Buddha tabernan (Katalunia plazan)
    • ‘EUSKARAK 365 EGUN’ KARTEL-JIRA. 12.00etan, Zumaia plazan
  • JUDIMENDI. Abenduaren 3an, asteartean. AEK euskaltegiak eta Judimendiko Auzo Elkarteak antolatuta
    • KIDAM MAGOA. 18.00etan, Judimendiko Auzo Elkartean
    • ‘EUSKARAK 365 EGUN’ KARTEL-JIRA 19.30etan, Judimendiko Auzo Elkartean (Cola eta Goiti kalea)
Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Azaroaren 28an pintxo-pote euskalduna!

Korrika-k euskal herria zeharkatu behar zuela eta, auzo mailan bultzada emateko sortu zen ‘Zabalganan euskara zabalduz’ batzordea, non jende kopuru polita bildu izan garen bilera ezberdinetan, auzoko elkarteez gain (Zabalgain, Zabalgana Batuz eta Txorrosolo) auzoko norbanako dezentek ere gogotsu ekin dioten lanari.

Ordutik etenik gabe elkartzen eta lanean ibili den batzorde honetatik Zabalganako Korrika jaia eta Korrika kilometroa bera antolatzeaz gain, auzoko denda eta tabernetan euskararen presentzia handitzeko asmotan ‘Giro onean’ eta ‘Eskerrik asko’ kanpainaren zabalpenean aritu izan da Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean.

Azken kanpaina honekin batera eta zabalganako denda eta taberna guztiak bisitatu ostean, euskarak komertzio desberdinetan bizi duen errealitatearen islada eman da, bai idatzizko arloan zein ahozkoan. Eta honen harira, euskara batzordetik deialdi berri bat luzatu dute, auzo mailako pintxo-pote euskaldun bat alegia.

Azaroaren 28an izango da, osteguna, auzoko ohiko pintxo-potearen mugimendua aprobetxatuz adin guztietako bizilagunei luzatutako eta musikaz girotutako pintxo-pote euskaldun bat hain zuzen ere. Hitzordua 19:00etan ezarri da auzo elkarteen lokalen kanpoaldean (zabalgana hiribidea 46).

Zabalgain Kultur Elkartetik auzoko eta inguruetako euskaltzale guztiak gonbidatzen zaituztegu gurekin batera ekimen honetan parte hartzera. Animatu!

Pintxo-pote Zabalgana (3)

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’

Igandeak Jai egitasmoaren beste atal baten berri eman nahi dizuegu, urriaren bukaeran gure auzoan egin zen bezala, azaroaren 24an Judimendin burutuko dena hain zuzen ere. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da, Judimendiko auzo elkarteren lokalean (Cola y Goiti kalean):

17:00etan ‘Birziklapenaren magia’ Eriz Magoa.

18:00etan ‘Magia tailerra’

Gogoratu ‘IGANDEAK JAI, Familia giroan euskaraz’ egitasmoa euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak abian jarri duen egitasmoa dela honakoa.

kartela_azaroa

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du

Ikastaroen matrikulazio epea zabaldu genuenetik asko izan dira izena ematera animatu direnak. Pozik gaude eta bide batez jakinarazi nahi dizuegu, mintza-praktika eta patinaje tailerra martxan dauden arren (euskal dantzak azaroaren 8an hasiko dira azken bi ostiralak jai egunak izan direla eta) epea oraindik ere zabalik uztea erabaki dugula.

Beraz, orain arte izena eman ez baduzue oraindik garaiz zabiltzate gustokoen duzuen ikastaroan izen emateko. Aukeratu: mintza-praktika, euskal dantzak eta patinaje tailerra. Animatu!

ikastaroak201314

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Txorrosoloren proiektu berria

Aisialdi taldea sortu zenetik, Txorrosolokoek ekintza ezberdinak egin izan dituzte auzoan. Jaiak eta hauen osteko udaleku mitologikoak eta gero, larunbat arratsaldetarako proiektu berria dakarte, izan ere, Zabalgana auzoa jolasez, abestiz eta tailerrez betetzera datoz, eta gainera guzti hau euskaraz egingo dute. Bejondeizuela!

Behean kartel informatiboa uzten dizuegu, informazio gehiago nahi izatekotan Txorrosoloren blog honetan aurki dezakezue: http://txorrosolo.wordpress.com/

2013-10-29 18.23.06

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun